XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Jende-multzo handiak biltzen dira hirietan.

Hiri-populazio horrek fabrika eta zerbitzuetan egiten du lan, batez ere.

Populazio bildu edo kontzentratuaren adibide dira hiriak: pertsona ugari leku txikian bizitzen.

Hiri-kopuru handia dago Euskal Autonomi Elkartean.

Bilbo, Gasteiz eta Donostia dira jendetsuenak.

- Urteetan zehar, tamainaz aldatu dira hiriak biztanleriaren hazkundeagatik.

Zonalde edo auzo ezberdinak daude berorietan.

Auzorik zaharrena alde zaharra izaten da, elkarri erantsitako etxe txikiekin.

Eraikin garai eta berriak dituen zonaldea, auzo modernoa da.

- Alde zaharretik auzo modernoetaraino hazi dira hiriak.

- Hiri-populazioa gehiengoa da Euskal Herrian: 100 euskaldunetatik 80 bizi dira hirietan.

ARIKETAK 3. Erantzun zeure koadernoan galdera honi: Zergatik bilakatu dira hiri Euskal Herriko herri zahar batzuk?.

4. Idatzi koadernoan alde zaharraren eta auzo modernoaren arteko ezberdintasunak.

Badakizu... Bilbok, Euskal Herriko hiri jendetsuenak, ez duela Hiri titulurik?.

Aintzina, beheragoko mailako titulua eman zioten erregeek: Villa titulua alegia.

Orduñak, ordea, askoz txikiagoa izanik, Hiri titulua jaso zuen.

Donostiako Alde Zaharra / Donostiako Auzo Modernoa / Orduña (Bizkaia).